BERRI INTERESGARRIAK

26-I!!

Estatuak inposatzen dizkigun murrizketa eta gutxienezko eskubideei erantzun kolektibo bat ematearren, atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, Greba Orokorra egin zen.

Aurreko lau greba orokorretan bezala honetan ere argi ikusi da herritarron desadostasuna espainiar estatutak ezarritako neurriengatik.






URRIAK 11, IKASLE GREBA!!


Gaurkoan ere beste greba baten aurrean kokatzen gara, oraingoan ikasleek antolatua. Estatuak ezarri dituen murrizketa anitzen artean hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat aurki ditzakegu, eta beraz, ikasleoi zuzenean eragiten dizkigutenak. Ikasleok gazte izateagatik, gehien sufritzen duenetariko sektorea gara, eta hala ere, babesik gabe aurkitzen ditugu geure buruak. Etorkizun latza datorkigula bistakoa da; hortaz, egoera jasanezin honen aurrean, ikasleok gure desadostasuna adierazteko beharrean aurkitzen gara.

Bihar, KriKLIKatzeneko kideok ere grebarekin bat egingo dugu, geure eskubideak defendatzeko asmoz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario