AURKEZTEN!


EPOPI TALDEA

Talde honek, BIDEO EDIZIOA eta bideo editoreekin esperientzia didaktiko biziak landu ditu Lehen hezkuntzan aplikatua.


Gai oso baliagarria izan da eta gainera aurkezpena dinamikoa! Guk gure kabuz bideo bat sortu dugu, irudiak jarriz, mugimendua emanez, abestia fondotzat jarriz .... mota honetako programak zelan funtzionatzen duten ikusiz. 

Hona hemen eginikoa:


 

LAUPUNTUZERO TALDEA

 Talde honek, POSTERRAK egiten diren programa bat erakutsi ziguten,Gloster izenekoa. Orokorrean, taldeko iñork ez genuen inoiz posterrik egin, ez genekileako programa mota hauek existitzen zirenik. Oso baliagarria dela ikusi dugu, izan ere, beste irakasgai batzuetako aurkezpenak egiteko erabili zian ditugu.
Posterren aurkezpena modu egoki eta dinamiko batean aurkeztu zuten. Horretarako, taldeka programarekin ariketa ezberdinak egitea proposatu ziguten. Guri asko gustatu zitzaigun eta Lehen Hezkuntzan aplikatzeko nahiko baliogarria dela uste dugu.
Hona hemen guk eginiko posterraren adibideak:

 


 



Etorri ez zen taldekide Aneri eskainia: http://laupuntozero.edu.glogster.com/negue-leire-eta-jone

Gaia aurkezten zuen taldeak proposatutakoa jarraituz egindako adibidea:http://laupuntozero.edu.glogster.com/egunerokoa-negue-jone-eta-leire-8502

 


KIWIAK TALDEA

 

Talde honek, denok ezagutzen dugun POWER POINT-a eta PREZY-a landu zuten.Taldeak programa bakoitzaren elementuak, abantailak, desabantailak, nola erabili, noiz ... erakutsi ziguten. Guk, Power Point-a erabiltzen jakin genuen, aldiz Prezy-a ez. Prezy-a asko gustatu zitzaigun, aurkezpenak egiteko aukera modernoagoa eta dinamikoagoa ematen duelako, baina egia du, ume batentzat power point bat baino liosoagoa dela.

Guk, Prezy-a beste irakasgai batzuetako aurkezpenak egiteko erabili dugu, baliogarria delako eta ezagutzen dugun programetatik zerbait desberdina delako.
Talde honek egindako aurkezpena asko gustatu zitzaigun, programa biak erabiltzen ikasteko ariketak egin genituelako eta gainera, aurkezpena amaitu ondoren, bakoitzarentzat programa hoberena zein den bozkatu behar izan genuelako. Guk, betiko Power Point-a aukeratu dugu, erabiltzeko erraztasun handia duelako.  

Hona hemen, gustukoen dugun programarekin egindako klaseko adibidea:





 

 https://docs.google.com/open?id=0B8W4NjyuxloPUFlydlA4em9J

bzQ

 

IRTIRINAK TALDEA

Talde honek, ARBEL DIGITALA-ren gaia landu zuen. Nahiz eta guk unibertsitatean arbel digitala izan, inoiz ez dugu erabili. Beraz, nahiko interesgarria izan da jakitea nola funtzionatzen duen.
Aurkezpenari dagokionez, arbel digitala zer den, zertarako balio duen eta honen erabilerak dituen abantailak eta desabantailak azaldu ziguten. Hau egin ondoren, beraiek sortutako bideo bat aurkeztu ziguten, irakasle eta ikasleen arteko elkarrizketa bat zen, arbel digitalaren inguruan. Eginiko bideo hau asko gustatu zitzaigun, nahiko entretenigarria izan delako eta barre asko egin genuelako.

BITSTRIPS programa erabiltzen ere ikasi ziguten. Programa hau, komikiak egiteko programa bat zen. Pertsonaiak, testuingurua ... aukeratzen zenuen eta testuak, pertsonaiak lekualdatzeko aukera etab. ematen zizun.

Ondoren, programa hau erabiltzen ikasteko komiki bat egin genuen eta arbel digitala erabiltzeko, guztion artean ariketa batzuk egin genituen.

Hona hemen, gure taldekide bat arbel digitalean, egun horretako hitz gako bat idazten eta sortu genuen komikia.



 



 


 IKUARKUNTZA TALDEA

Talde honek, ARGAZKI EDIZIOAK eta errepositoreak landu zituzten.Guri gai asko interesatu zitzaigun, beti jakin izan nahi dugulako argazkiak nola erretokatzen diren jakitea.

Taldeak, argazkiak editatzeko dauden programa ezberdinak erakutsi ziguten, programa bakoitzak duen abantailak eta desabantailak aurkeztuz. Ondoren, beraiek PIC MONKEY izeneko programa erabiltzea gomendatu ziguten, ezaugarri asko zituelako eskuragarri eta nahiko entretenigarria zelako.Hori dela eta, programa hori erabiliz, ariketa bat egin genuen. 

Hona hemen, Pic Monkey izeneko programarekin editatu genuen argazkia:


                                                                 Gu geu zombien modura

 

   GURE TALDEA:KRIKLIKATZEN!


Gure gaia aurkezteko, hau da, MAPA MENTALAK, Power Point bdiezko aurkezpen bat egin genuen, bertan Mapa mentalak egiteko programa ezberdinak aurkeztuz, hala nola, Cmap Tools, Power Point eta Spicnodes programak. Ondoren, Mapa mental bat zer den argi gelditzeko bideo apropos bat jarri genuen.

Hau egin ostean, gaia astuna zenez eta  aurkezpena dinamikoagoa izateko, ikaskideei ariketa bat egitea proposatu genien, mapa mentalak nola egiten diren ikastea helburu izanda.
Hau izan zen, proposatutako ariketa: 6 gairi buruzko postitak itsatsi genituen gelako hormaten, gai horiei buruzko pistak emanez, ondoren, talde bakoitzari gai bati buruzko plantila emanez, postitak lotzen joan behar izan ziren plantila osoa bete arte. 

Behin plantila bukatuta, taldeko bakoitzeko pertsona bat tokatu zaien gaia azaltzen irten zen gela aurrera.
Esan beharra dugu, ariketa egiten egon ziren artean, musika lasaia jarri genuela zeren eta musika mugitua jarri ezean ikasleak eta kasu honetan, gure ikaskideak astoratu egingo lirateke.

Hau izan da aurkezpenean erabili dugun Power Point-a:


https://docs.google.com/open?id=0B8W4NjyuxloPTTZQMjNZLUtTczA

Aurkezpenean erabilitako materiala:









  *Informazio gehiagorako goikaldean begiratu.

 

    

 

 

 

   

 

 

 





No hay comentarios:

Publicar un comentario